Bexen Cardiok Bikain ziurtagiria jaso du bere jardueran eta kudeaketan euskara garatzeagatik
Bexen Cardiok Bikain ziurtagiria jaso du, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandakoa, bere jardueran eta kudeaketan euskarak izan duen garapen maila gorenagatik. Ibon Zabala kooperatibako lehendakariak eta Josu Enecotegui erosketa arduradunak jaso zuten ziurtagiria Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egindako ekitaldian.
Bikain ziurtagiri ofiziala eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak enpresei eta erakundeei ematen diena. Erakundeetako zerbitzuen eta lan-harremanen hizkuntza ebaluatzen du, eta euskararekiko duen konpromiso-maila saritzen du.