Digna Gonzalezek Bexen Cardioko zuzendari nagusi kargua hartu du
Digna Gonzálezek I+Gko zuzendari kargua utzi du, zuzendari nagusi kargua hartzeko. Oxel Etxebarria ordezkatuko du, Bexen Cardio 6 urtez zuzendu ostean etapa profesional berri bati ekingo baitio.
Bexen Cardio-tik eskerrak eman nahi izan dizkiote Oxeli urte hauetan erakutsi duen dedikazio, lidergo eta konpromisoagatik, enpresaren hazkunde eta bilakaeran lagunduz.
Aldi berean, ongietorri beroa egin nahi diogu Dignari, etapa berri honi erronka berrien buru izateko ikuspegiarekin, esperientziarekin eta ausardiarekin ekiten baitio.