Donostiako farmazia batek bizitza bat salbatu du Reanibex 100 erabiliz
Joan den ekainaren 10ean, Donostiako erdigunean, gizon bat zebrabidearen erdian erori zen bihotz-gelditze baten ondorioz. Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren bihotz-babeseko farmazia sareko kide den Areitio Farmaziako langileen esku-hartze azkarra funtsezkoa izan zen bizitza salbatzeko.
Biktima, ingelesez mintzatzen zen turista bat, establezimenduan zegoen desfibriladoreari esker suspertua izan zen. Hau izan zen farmaziak azaroan instalatutako gailua lehen aldiz erabili zuen aldia, bihotz-babeseko proiektuaren barruan.
Gaur egun, Gipuzkoan 20 farmazia baino gehiago daude bihotz-babestuta, eta 90 farmazialari baino gehiago dira gure erreskatatzaile-komunitateko kide, larrialdi egoeretan azkar esku hartzeko prest.