Desfibriladoreen etengabeko monitorizaziorako web-aplikazioa. Horrez gain, tresneriaren eta bere osagarrien egoeraren aldaketari buruzko alertak jasotzea, geolokalizazioa, konfigurazioa, softwarearen eguneraketak eta testen eta gertakarien emaitzen bistaratzea.
PC aplikazioa, Reanibex 100 desfibriladorea Reanibex Data Net web aplikazioarekin sinkronizatzeko, USB bidez.
Sinkronizazio horren bidez, informazioa transferitzen da desfibriladorearen eta Reanibex Data Net app-aren artean, konfigurazio-aldaketetarako, eguneraketetarako edo datuak bidaltzeko.
Mugikorretako aplikazioa REANIBEX 100 gailuaren eta bere osagarrien egoera frogatzeko, ordenagailuaren beharrik gabe. Android gailuentzat bakarrik balio du.
Entrenamendu desfibriladorea erabiltzeko, Reanibex Trainer aplikazioa beharrezkoa da. Aplikazioak entrenatzaileari gailuaren kontrol osoa ematen dio, saio bakoitzaren behar espezifikoei egokitutako prestakuntza eskaini ahal izateko.
PC aplikazioa EKG seinaleen datuak bistaratzeko, audioa, monitorizatutako parametroen joerak eta jarduketan zehar sortutako gertaerak barne. Programak datu horiek xehetasunekin osatzeko aukera ematen du, oharrak sartuz eta jarduketaren oinarrizko datuen sarrerako pantailak osatuz.
Android gailuetarako aplikazio mugikorra, EKGren 12 deribatu, ekipoan eskuragarri dauden moduluen parametro biometrikoak, pazientearen datuak eta Reanibex ekipo batek jasotako interpretazio-datuak (Bluetooth moduluarekin) bidaltzeko aukera ematen duena, ondoren mugikorrean bistaratzeko. Gainera, hodeira bidali ahal izango dira Reanibex Data Cloud aplikazioaren bidez kudeatzeko.
Irismenik ez duen leku batean gertatzen ari den gertakari batetik lortutako datuak urrutitik eta denbora errealean eskuratzeko aukera ematen duen web-aplikazioa, datuak PDF fitxategi batera esportatzeaz gain.
Ikus daitezkeen datuen artean honako hauek dira: EKGtik 12 deribatu, ekipoan eskuragarri dauden moduluen parametro biometrikoak, pazientearen datuak eta interpretazio-datuak.