Urtero, estatu mailan, 30.000 bihotz-geldialdi baino gehiago eta miokardioen 70.000 infartu inguru izaten dira, eta horietako %30a hiltzen dira, asko ospitalera iritsi aurretik. Azkar eta eraginkortasunez jokatuz gero, egoera asko hobetu daiteke.
Gure desfibriladoreak honako egoera hauetan esku hartzea errazteko diseinatuta daude: Bizi-euskarri aurreratuko anbulantziak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak, garraio kolektiboko anbulantziak eta larrialdi-zerbitzuak.
Reanibex gailu-sortaren barruan, desfibriladoreak eta pantailadun desfibriladoreak ditugu, azken belaunaldikoak, Larrialdietako Zerbitzuetan, Ebakuntza-geletan, ZIUn eta Lehen Mailako Arretan dauden beharrei irtenbidea emateko.
Prestakuntza egokiak bizitzak salba ditzake. Gure formaziorako desfibriladoreak, Reanibex 100 Trainerra bezala, bihotzeko larrialdi egoera errealak simulatzeko diseinatuta daude.