Giza erabilerarako sendagaiak garatzeko lankidetza bioteknologikoa.

Bexen Bioservices aitzindaria da lagin biologikoen eta gizakientzako sendagai termolabilen kudeaketan eta biltegiratzean bioteknologiaren eta biofarmaren sektorerako, eta VIVEbiotech Europako liderra da bektore lentibiralen garapenean eta fabrikazioan; bi erakunde horiek gene-terapian eta gizakientzako sendagaien ikerketan erabiltzen den tresna baliotsu hauen biltegiratze-prozesuaren segurtasuna eta kudeaketa indartzen dituen akordioa lortu dute.

Akordio berriak inguruko sektore bioteknologikoan aitzindari diren bi enpresen arteko lotura indartzen du, enpresa bakoitza erreferente argia baita bere arloan.  Bioteknologian diharduten sozietateen lankidetzek agerian uzten dute osasun-sektorean diharduten enpresen sare sendoa sortzen ari dela azken urteotan, eta arrakasta duela.

Bexen Bioservicesek bere instalazioetan eta azken belaunaldiko teknologiekin kudeatu eta biltegiratuko ditu VIVEBiotechek EMAren eta FDAren arauen arabera ekoitzitako bektore lentibiralak; azken horrek 40 konpainia bioteknologiko baino gehiagoren konfiantza du. VIVEBiotechek ekoitzitako bektore lentibiralak ex-vivo zein in-vivo ematen dira hainbat nahasmendu tratatzeko, hala nola minbizi hematologikoak eta solidoak, eta gaixotasun arraroak.

Argitaratze-data: 05/03/2024
Newsletter

Egunean izan
Bexengo nobedadeak