Jasangarriak gara

GJH-ekin konprometituak

Gure eredu kooperatiboak eraldaketa soziala bultzatzen du. Hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren babesaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka.

Ardatz estrategiko horrekin konprometituta gaude, non gizartearen eta etorkizuneko belaunaldien orekaren aldeko apustua egiten dugun.

Hauek dira Nazio Batuek ezarritako 2030 Agenda betetzeko gure lehentasunezko ildoak.

INGURUMEN EKIMENAK

Bexen-ek naturaren baliabide mugatuak zentzuz erabiltzeko eta babesteko ekintzak ezarri ditu, kooperatibak ingurumenarekiko duen konpromisoa sustatzeko.

Aurrera eramandako ekimenak:

ISO 14001 ziurtapena eta Kalitate eta Ingurumen Politika
Energia berriztagarrien kontsumo elektrikoa gure teilatuan instalatutako eguzki-plaken bidez. Kontsumitzen dugun energiaren %23 energia horietatik dator.
Kontsumo elektrikoko ibilgailuen flota, gure karbono-aztarna murriztuz
Energia-kontsumo txikiko teknologia berritzailea.
Papera murriztea eta digitalizazioaren alde egitea, kooperatibaren prozesuetan erabilitako baliabide naturalen kopurua murriztuz

LANKIDETZA-PROIEKTUAK

Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen (ESEPE) esparruan ehun ekonomiko, inklusibo eta iraunkorra sortzeko Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren testuinguruan, honako proiektu hauek daude.

GIZARTE EKIMENAK

Osasun-sektorea gure ingurunea da, gure jarduera-eremua; osasun-arloko profesionalentzako gailuak egiten ditugu, gizarte-ongizateari zuzenean eragiten diotenak, eta pertsonen prebentziorako eta segurtasunerako ingurune kardiobabestuak sortzen ditugu.

Bexen-en gizarte-kausekin konprometituta gaude, eta lotura garrantzitsuak sortzen ditugu inguruko erakundeekin, ongizatearen, osasunaren, lankidetzaren, prestakuntzaren, enpleguaren eta gizarteratzeari laguntzeko euskarriaren arloetan.

Pausoka

Hernaniko Arraun

Batzen Emaktiva

Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofiziala

CDIA

BEXEN PERTSONAK

Bizitzarekiko eta pertsonekiko pasioa dugu, horregatik zaintzen ditugu eta erdigunean jartzen ditugu.

Barne prestakuntzaren eta garapen profesionalaren aldeko apustua egiten dugu kooperatiban. Gainera, berdintasunerako batzorde bat sortu dugu, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna zaintzeko eta langile guztien ongizatea bermatzeko.

"Gure kolektiboa kontzientziatzen eta sentsibilizatzen aurrera egin dugu. Gure asmoa da pertsonei aldaketaren bidean laguntzea eta gizartean sortzen diren politikak eta neurriak enpresan integratzea."

Eider Manso, Talentuaren Kudeatzailea.

Mundua ez dago hura ikusteko, eraldatzeko baizik

José María Arizmendiarrieta jauna