OSATU, S. COOP.-EN KALITATE ETA INGURUMENAREKIN LOTUTAKO POLITIKA INTEGRATUA
Osatu S. Coop.-en kalitate eta ingurumen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Bezeroen beharrak asetzea kalitateari, kostuari eta zerbitzuari dagokienez.
- Bezeroek Osatuk fabrikatutako produktuak kalitatearen eta segurtasunaren sinonimotzat hartzea.
- Gure jarduerak eta merkatuan jartzen ditugun produktuek ingurumenean duten eragina murriztea.
Oinarrizko helburu hauek lortuko ditugu:
- Kide guztiek ondo egindako lanaren aldeko konpromisoarekin.
- Zehaztapenak eta prozesuak erabat betez.
- Erakundeko pertsona guztiek prozesuak bermatzeko duten gaitasuna aprobetxatuz.
- Prozesu guztiak etengabe hobetuz, neurtuz eta berrikusiz.
- Egin beharreko edozein ekintzatan produktuaren, erabiltzailearen eta pazientearen segurtasuna lehenetsiz.
- Zuzendaritzak ezarritako Kudeaketa Sistema Integratuaren eraginkortasuna mantenduz eta hobetzeko behar diren baliabideak emateko konpromisoa hartuz.
- Indarrean dauden lege- eta araudi-betekizun guztiak betez.
- Ingurumen-jarduera hobetzen, batez ere baliabideen erabilera jasangarriari dagokionez.
- Gure erabakiak ingurumena eta gure ingurunea prebenitzeko eta babesteko irizpidearekin hartuz.
Helburu hauek Kalitate eta Ingurumen helburu zehatzetan islatzen dira, eta horien jarraipena Osatu S. Coop.-en Kudeaketa Planean ezartzen da. Plan hau zuzendaritza-taldeak egiten du, departamentu guztietako kideek parte hartuta, eta azkenik, Kooperatibako Batzar Nagusiak onartzen du.
Bestalde, bezero eta hornitzaileekin dugun harremana epe luzerako ikuspegitik garatzen da, eta horrek etengabe hobetzen laguntzen du elkar lotzen gaituzten prozesuak.
Zuzendaritzaren konpromisoak bermatzen du gure Kalitatearen eta Ingurumenaren Politika Integratua betetzeko behar diren baliabide guztiak emango dituela, eta politika hori erakundeko kide guztiek hedatuko eta ulertuko dutela.
Politika honen eraginkortasuna urtero berrikusten eta egiaztatzen da, sistemaren zuzendaritza-berrikusketaren bidez.