KALITATE-POLITIKA

Hauek dira Osatu Sozietate Kooperatiboaren oinarrizko kalitate-helburuak

Bezeroek kalitateari, kostuari eta zerbitzuari dagokienez dituzten beharrak asetzea.

Bezeroek Osatuk fabrikatutako produktuak kalitatearen eta segurtasunaren sinonimo direla duten pertzepzioa indartzea.

Oinarrizko helburu hauek lortuko dira

  • parte-hartzaile guztiek lana ondo egiteko konpromisoa hartuz.
  • Zehaztapenen eta prozesuen puntu guztiak betez.
  • Erakundeko pertsona guztien gaitasunak erabiliz, prozesuak ziurtatzeko.
  • Prozesu guztiak etengabe hobetuz, neurtuz eta berrikusiz.
  • Produktuen, erabiltzaileen eta pazienteen segurtasuna edozein ekintzaren aurretik jarriz.
  • Zuzendaritzaren konpromisoarekin, behar diren baliabideak emateko mantentzeko
  • eta hobetzeko ezarritako Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren eraginkortasuna.
  • Aplikatzekoak diren lege- eta erregelamendu-baldintza guztiak betez.

Helburu hauek kalitate-helburu zehatz bihurtu ditugu, eta horien jarraipena Osatu Sozietate Kooperatiboaren Kudeaketa Planean ezarri dugu. Plan hau zuzendaritza-taldeak garatu du, sailetako kide guztien parte-hartzearekin eta inplikazioarekin, eta Lan Elkartuko Sozietate Kooperatiboaren Batzar Nagusiak onartu du.

Bestalde, bezeroen eta hornitzaileen arteko harremana epe luzerako harremana da, interkonektatuta gauden prozesuak etengabe hobetzen dituena.

 Zuzendaritzaren konpromisoak bermatzen du Kalitate Politika betetzeko behar diren baliabide guztiak emango direla, eta hori erakundeko kide guztiei helaraziko zaiela eta haiek ulertuko dutela.

Zuzendaritzak urtero berrikusten eta egiaztatzen du politika horren eraginkortasuna, sistemaren berrikuspenaren bidez.