Tmp: /single-desfibrilador.php | ID: 5770

Reanibex 100 Trainer

Dispositibo hau prestakuntzarako bereziki diseinatuta dago. Simulazio errealista eta segurua eskaintzen du, oso aproposa bihotz-biriketako bizkortzean (BBB) eta desfibriladoreen erabileran entrenatzeko,
bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean prestakuntza optimoa bermatzen duelako.

OBEko prestakuntzarako eta KDAren erabilerarako entrenamendu- desfibriladorea

Reanibex 100 Trainer-ek teknologia aurreratua eta erabilerraztasuna konbinatzen ditu, eta gaitasuna ematen die irakasleei entrenamenduak aplikazio mugikor intuitibo baten bidez pertsonalizatzeko.
Androiden eta iOSen erabilgarri dago. App-ak aukera ematen du agertokiak denbora errealean doitzeko Bluetooth konexioaren bidez, prestakuntza-esperientzia nabarmen hobetuz.

Reanibex 100 Trainer app mugikorra

Entrenamenduko desfibriladorea erabiltzeko, Reanibex Trainer aplikazioa behar da. Aplikazioak dispositiboaren gaineko kontrol osoa eskaintzen dio erabiltzaileari, eta aukera ematen dio prestakuntza egokitzeko saio bakoitzaren behar espezifikoetara.

Deskargatu zure aplikazio-denda gustukoenetik:

Produktuaren
ezaugarriak

KONTROLA DENBORA ERREALEAN

App-aren bidez, irakasleek agertoki pertsonalizatuak kudea ditzakete, hizkuntza aldatu, modu automatikoak eta erdiautomatikoak aktibatu/desaktibatu, baita modu pediatriakoa gaitu ere denbora errealean.

AGERTOKI ERREALISTAK

Hautatu eta pertsonalizatu daitezkeen 5 agertoki ditu, larrialdi-egoeretan zehaztasunez entrenatzea ahalbidetzen dutenak.

ELEANITZA

Hainbat hizkuntzatan erabil daiteke; app mugikorretik hauta daiteke hizkuntza. Guztiontzako
prestakuntza eraginkorra eta eskuragarria eskaintzen du.

PARTXE BERRERABILGARRIAK

Entrenamendurako partxe berrerabilgarriak. 50 aldiz erabili ahal izango dira, erabilera-baldintzen arabera.

IRAUPEN LUZEA

AA pilez elikatzen da, eta 65 ordu arteko funtzionamendu jarraitua ematen du baldintza normaletan.

SIMULAZIO OSOA

Reanibex 100 desfibriladorearen erabilera erreala erreplikatzen du modu guztietan: automatikoan eta erdiautomatikoan. Ekipoaren egoera-aldaketari buruzko beste mezu batzuk ere erakusten ditu: bateria agortua, erroreak, etab.

PORTABILIDADERAMANGARRIA

Reanibex 100 Trainer arina eta garraiatzeko erraza da, poltsa pertsonalizatu batekin.

laguntza behar duzu? laguntza behar duzu? laguntza behar duzu? laguntza behar duzu?

Jarri harremanetan gure talde komertzialarekin formulario honen bidez, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.


    Newsletter

    Egunean izan
    Bexengo nobedadeak