Reanibex 300

Reanibex 300 desfibriladorea gailu eramangarria da, trinkoa eta pantaila zabala duena. Bi erabilera-modu ditu: batetik, desfibrilazio erdiautomatikoa, eta, bestetik, eskuzko desfibrilazioa.

KDA edo eskuz ere erabiltzeko aukera l

Reanibex 300 gailua eramangarria, arina eta trinkoa da, eta bihotz-geldialdietako egoeretan erabiltzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak biltzen ditu.

Erabiltzaileak KDA modua edo eskuz erabiltzeko aukera hautatu dezake.
Eskuzko aukera aktibatuta dagoenean, desfibrilazio-prozesu osoa erabiltzailearen kontrolpean dago, eta Reanibex 300 sistemak ez du inolako adierazpenik emango deskarga bat egitea komeni den ala ez jakiteko.

Produktuaren
ezaugarriak

Bifasikoa, 360 Joule arte, eskuz ere erabiltzeko aukerarekin

KDA algoritmo unibertsala paziente heldu eta haurrentzat

5,7 "-ko koloreko pantaila zabala, bereizmen handikoa

Pisua: 2,9 Kg (bateriarekin)

Gailuaren neurriak (zabalera x luzea x altua): 29,0 cm x 24,5 cm x 10 cm

Hautsaren eta zipriztinen aurkako babes oso handia (IP55)

80 mm-ko inprimagailu termikoa, 3 kanal

Ezaugarriak

KDA moduan, EKG seinalearen analisia egiten du, eta, behar izanez gero, desfibrilazioa gomendatzen du, eta erabiltzailea gidatzen du jarduera-protokoloan zehar. Reanibex 300 gailuak pantailan soinu eta ikusizko jarraibideak ematen ditu, BBBn laguntza eskaintzeaz gain. Metronomo bat du, konpresioak aplikatzean jarraitu beharreko erritmo egokia markatuko duena, eta bihotz-masajearen kalitatearen berri emango digun adierazle bat.

Desfibriladorea eskuz erabiltzean, erabiltzaileak EKG erritmoa interpretatu beharko du, desfibrilazioa egokia den erabaki, aurrez hautatutako energia kargatu eta deskargatu. Deskarga hau partxeen bidez transmititzen da.

Push-Pad gailuak akatsik gabeko BBB maniobra ahalbidetzen du. Push Pad gailua pazientearen gorputzean jartzen da, eta haren gainean konpresio torazikoak egiten dira. Horrela, gailuak erreskatatzaileak pazienteari ematen dizkion konpresioen maiztasunari eta sakontasunari buruzko informazioa biltzen eta bidaltzen dizkio Reanibex 300 gailuari. Informazio hau Reanibex 300aren pantailan agertzen da, eta masajearen kalitatearen berri ematen du. Adierazten du erreskatatzaileak konpresioen maiztasuna bizkortu edo gutxitu behar duen edo sakonera handiagoa edo txikiagoa izan behar duen.

Modu honetan, II. deribatuaren bistaratze ez-diagnostikoa egiten da, 3 harizko paziente-kablearen bidez lortua. Gailua EKG moduan dagoenean, deskargatzeko ahalmena desaktibatuta dago.

Desfibriladorea bera, larrialdi baten aurrean benetan erabiltzeko, prestakuntzetarako desfibriladore bihur daiteke, entrenamendu-kitari esker. Entrenamendurako bateria kargagarri berezi bat eta kargagailu bat ditu. Irtenbide ezin hobea desfibriladorearekin hainbat egoeratan ohitzeko.

Datu-transmisioa

GSM 2G/3G/4G bidez

Reanibex 300 gailuaren GSM moduluaren bidez, datuak zuzenean transmititu daitezke monitore desfibrilatzailetik hodeira.
Erabiltzaileak datu horiek bistaratu, aztertu eta kudeatu ahal izango ditu Reanibex Data Cloud web aplikazioaren bidez.

laguntza behar duzu? laguntza behar duzu? laguntza behar duzu? laguntza behar duzu?

Jarri harremanetan gure talde komertzialarekin formulario honen bidez, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

    Newsletter

    Egunean izan
    Bexengo nobedadeak