34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa betzeko, OIARSO S COOPek webgunearen titularra dela jakinarazten du. Aipatutako legearen 10. artikuluaren eskakizunak betetzeko, OIARSO S COOOPek datu hauen berri ematen du:
| SOZIETATE IZENA | OIARSO S COOP |
| IFZ | F20061412 |
| POSTA-HELBIDEA | ZIKUÑAGA AUZOA IBARLUZE INDUSTRIALDEA 57-F 20120 HERNANI (GIPUZKOA) |
| HELBIDE ELEKTRONIKOA | amoros@bexenmedical.com |
| TELEFONOAK | 943335020 |
| KOOPERATIBA ERREGISTROA | ………………………………… |
| HELBURU NAGUSIA | Osasun zerbitzua |
ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDEA
OIARSO S COOPen webgunean nabigatzeak, sartzeak eta erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta horren bidez onartzen dira, OIARSO S COOPen webgunean nabigatzen denetik, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak, kasuaren arabera legez nahitaez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.
OIARSO S COOP webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun horrek barne hartzen du:
– Webguneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko OIARSO S COOPek emandako formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazioa egiazkoa eta zilegia izatea.
– OIARSO S COOPek emandako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan, legean, moralean, ohitura onetan edo ordena publikoan xedatutakoaren aurka erabiltzea, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egin diezaieketen beste edozein modutan.
ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUN-SALBUESPENAK
OIARSO S COOPek ez du bere gain hartzen bere webgunean ezarritako esteken bidez erabiltzaileak eskura ditzakeen webguneen edukiaren gaineko erantzukizunik, eta adierazten du ez duela inolaz ere sareko beste gune batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko. Era berean, ez du bermatuko esteken bidez eskura daitezkeen eta bere jabetzakoak ez diren guneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
OIARSO S COOPek bere webguneko erabiltzaileei nabigaziotik etor daitekeen inolako kalterik ez eragiteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela adierazten du. Beraz OIARSO S COOP ez da, inola ere, erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik jasan ditzakeen balizko kalteen erantzule.
ALDAKETAK
OIARSO S COOPek bere webgunearen edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai erabiltzeko baldintzei dagokienez, bai kontratazio-baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek webgunearen bidez egin ahalko dira, zuzenbidean onargarria den edozein modutan; halaber, nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuek baliozkotasunez aldatzen ez dituzten arte.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
OIARSO S COOP, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementuena ere (hala nola irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab.); OIARSO S COOPek du titulartasuna. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesten dituen obrak izango dira, eta aplikagarriak izango zaizkie bai arlo horretako Espainiako eta Europako Erkidegoko araudia, bai Espainiak sinatutako gaiari buruzko nazioarteko tratatuak.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko legean xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago webgune honetako edukiak erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean jakinaraztea, baita eduki guztiak edo batzuk merkataritza-helburuekin edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez eskuragarri jartzea, horretarako OIARSO S COOPen baimenik gabe.
Erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du, zeinen titulartasuna OIARSO S COOPek duen. Atariko elementuak bistaratu ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez bada. Erabiltzaileak ezingo du OIARSO S COOPen orrietan instalatuta dagoen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.
LEGEZKO EKINTZAK, APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Halaber, OIARSO S COOPek ahalmena du webgunearen eta edukien erabilera bidegabeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokitzat jotzen dituen akzio zibil edo penalak aurkezteko.
Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana indarrean dagoen eta Espainiako lurraldean aplikatu behar den araudiak arautuko du. Edozein eztabaida sortuz gero, alderdiek arbitrajearen mende jarri ahalko dituzte gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo ahalko dute, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. OIARSO S COOPek GIPUZKOAn du egoitza, Espainian.
Bitarteko elektronikoz egindako kontratuetan, kontsumitzaile batek alderdi gisa esku hartzen badu, kontsumitzaileak ohiko bizilekua duen lekuan egin direla ulertuko da.
Enpresaburu edo profesionalen arteko kontratu elektronikoak, alderdien artean itunik egon ezean, zerbitzu-emaileak egoitza duen lekuan egin direla ulertuko da.
AZKEN EGUNERATZEA: 2021eko uztailaren 15ean