Bexenek MEDICA 2025 ferian parte hartu du MONDRAGON Health ekosistemarekin batera
Joan den astean MEDICA – Leading International Trade Fair ferian parte hartu genuen, osasun-sektoreko nazioarteko erreferentziazko ferian, non beste behin MONDRAGON Health ekosistemarekin espazioa eta ikuspegia partekatu genituen.
Feriako egunetan, Bexenetik lankidetzan oinarritutako osasun-irtenbideak garatzeko dugun gaitasuna islatzen duen proposamen bateratua aurkeztu genuen. Bexen Cardio eta Bexen Medicalen bidez, desfibrilazioan eta erabilera bakarreko gailu medikoetan ditugun irtenbideak erakutsi genituen, hainbat osasun-ingurunetan arreta hobetzeko bideratuak.
MEDICA 2025 aukera izan da interkooperazioan oinarritutako eredua indartzen jarraitzeko, gure kooperatiben osagarritasuna eta osasun-sektorerako irtenbide industrial eta teknologiko integral, seguru eta eskalagarriak eskaintzeko dugun gaitasuna balioan jarriz.
Kardio-babesetik hasi eta erabilera bakarreko gailu medikoetaraino, gure presentziak nazioarteko profesionalekin osasuna ulertzeko dugun modua partekatzeko aukera eman du: teknologia, industria-esperientzia eta konpromiso kooperatiboa uztartuz.
Edizio hau amaitu ondoren, gure irtenbideak ezagutzera hurbildu ziren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita MONDRAGON Health ingurune osoari ere; beste behin lankidetza-espazio bat eskaini du, kooperaziotik osasun-teknologia eraldatzea helburu duten proposamenei ikusgarritasuna emateko.
Parte-hartze honekin, Bexenen nazioarteko proiekzioan aurrera egiten jarraitzen dugu, eta osasun-berrikuntzarekiko, eredu kooperatiboarekiko eta pertsonengan orientatutako irtenbideen garapenarekiko dugun konpromisoa berresten dugu.